Bizitzako krisi baten aurrean egon daiteke: egoera esperoak dira, normalean gertatzen direnak, baina iristen direnean ez daude baliabide eta tresna nahikorik horiei aurre egiteko.
Pentsa dezagun garapen-etapa desberdinetan eta horiekin batera datozen aldaketetan (nerabezaroa, helduaroa, hirugarren adina).
Familia-konfigurazioaren aldaketa, familian rolak berriro kokatzea eta berria edo ezezaguna denaren aurrean izaten diren beldurrak.
Dolua lantzea, afektibitate-galerak, bikote-krisiak, seme-alabekin arazoak, desio sexualaren falta.
Lan-presioen aurrean izaten diren estutasun-egoerak, lana galtzea eta lanbide-berrantolaketa behar izatea;
Honek ondoeza eragin diezaioke, inguruan duen ororekiko interes falta, gogo eza, aurrera jarraitzeko motibatuko duen proiekturik ez izatea.
Bizitzako krisi-une hauetan psikologo baten laguntza eraginkorra izan daiteke ondoeza emozionala eragiten dion hori gainditzeko, eusteko eta lantzeko.
Arazo bat duela onartu behar da eta laguntza eskatu, bakarrik ezin duela gehiago onartu ahal izatea eta bizitzako une honetan aurre egiteko baliabide pertsonalik ez duela onartu.

