Koronabirusa eta beste birus batzuk azaltzeko ipuina

2020ko mar. 23a

Erantzuten berehalako moduan gizartearen beharrei eta eskaerei Koronabirusaren – Covid 19 agerraldiaren ondorioz, eta Madrilgo Psikologia Ofizialen Elkargoaren konpromisoagatik gizartearen ongizatea sustatzeko, Elkargoaren Psikologia Klinikoa, Osasun eta Psikoterapia Atalak, Sentir Editorialarekin lankidetzan, ipuin bat prestatu du, izenburu hau duena: “Rosa birusaren aurka. Koronabirusa eta beste birus posible batzuk azaltzeko ipuina”.

Ipuin hau 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta helburu nagusia umeei, gurasoekin batera, modu erraz eta argienean azaltzea da zer den birus bat eta haien emozioak kudeatzea.

Helduok haurrei ematen diegun informazioa egokitu behar dugu bai haien garapen mailara, bai eta egoeran egunero gertatzen diren aldaketetara ere, transmisioaren prebentzioari dagokion garrantzia emanez, baita higiene-neurriei ere, adingabeei eragiten dieten alarma-egoerak murriztuz.

Horregatik, ipuinaren amaieran helduentzako gomendio atala dago, haurrentzat egokitua, eta espero dugu lagungarri izatea bai txikientzat, bai familientzat, profesionalentzat eta baliagarria izan dakiekeen pertsona ororentzat.

Ipuina irakurri eta deskargatu daiteke hurrengo estekan klik eginez:

Rosa birusaren aurka. Koronabirusa eta beste birus posible batzuk azaltzeko ipuina



    Koronabirusa eta beste birus batzuk azaltzeko ipuina